Pribatutasun politika
1.- FITXATEGIAREN TITULARTASUNA
Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraiki, jakinarazten dizugu zure datuak bidaltzen badizkiguzu, MERKAL CALZADOS, SLren datu basean sartuko ditugula. Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi diogu eta datu basea fitxategi batean erregistratu dugu, aipatutako merkataritza enpresaren izenean. Eskatzen dizkizugun datu guztiak beharrezkoak dira gure jarduera gauzatzeko, hau da, oinetakoak eta osagarriak saltzeko.
2.- DATUEN KONFIDENTZIALTASUNA
Zure datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz erabiliko ditugu. MERKAL CALZADOS, SLk, fitxategiaren arduradun gisa, datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzako neurriak hartu ditu, baimenik ez duen inork ez ditzan aldatu, galdu, erabili edo erabilgarri izan.
Dena den, ematen dizkiguzun datuak INIKERNET SOLUTIONS, SAri lagako dizkiogu. Donostiako (Gipuzkoa) Francisco Grandmontagne kaleko 1-1. zenbakian (20018) dagoen eta A20676490 IFZ duen merkataritza enpresak webgune hau kudeatuko du, eta tratamenduaz arduratzeko kontratua sinatu du, datu pertsonalak babesteko legediaren arabera.
Pribatutasun politika hau onartzean, erabiltzaileak azaldutako lagapena baimentzen du, baita MERKAL CALZADOS, SLk Vivarte Moda taldeko gainerako enpresei egin diezazkiekeenak ere.
3.- INFORMAZIOAREN HARTZAILEAK ETA HELBURUA
Aurreko atalean azaldutako lagapenaz gain, gure sozietatea osatzen duten sail, atal, lokal edo erakunde kideei atxikitako, horietan erregistratutako, horietako titular edo kolaboratzaile diren guztiek jaso ahalko dute informazioa. MERKAL CALZADOS, SLk helburu soziala betetzeko, hau da, oinetakoak eta jantzien osagarriak saltzeko, beharrezkotzat jotzen dituen datuak besterik ez ditu biltzen, baita zure interesekoak izan daitezkeen eta helburu sozialarekin lotutako merkataritzako eta publizitateko informazioa helarazteko ere, edozein komunikazio bideren bitartez.
Era berean, MERKAL CALZADOS, SLri zure helbide elektronikoa gurekin harremanetan egoteko ohiko bide bezala erabiltzeko baimena ematen diozu. Hala, gure sozietatearen produktu eta zerbitzu guztiei buruzko informazioa helaraziko dizugu, kontuan hartuta zure datuak bidaltzeko baimena eman diguzula.
4.- COOKIEEN ERABILERA
Gure webguneak ez du erabiltzen erabiltzaileak jakin gabe erabiltzaile zehatzak identifikatzen dituen edo haien nabigazioen berri ematen duen cookierik, ezta bestelako baliabide teknikorik ere. Horrez gain, hurrengo konpromisoa hartuko dugu: gure pribatutasun-politikan alde horri buruzko zerbait aldatu bezain laster, webgune honen bidez jakinaraziko da, eta atal honetan bidezko zuzenketa egingo da.
5.- TITULARRAREN ESKUBIDEAK
Nolanahi ere, sinatzaileak datuak ikusi, zuzendu, ezeztatu eta horiei aurka egiteko eskubidea buru dezake abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak adierazitako eremuan, abenduaren 21ko 1720/2007 Errege Dekretuan xedatutako bideen bitartez.
Fitxategiaren erantzulea MERKAL CALZADOS S.L. da. Goian aipatu diren eskubideak burutzeko edo edozein galdera egiteko, jo MERKAL CALZADOS S.L.ra (Erref.: Datuen kontrola; helbidea: K/ Pau Claris 132, 5.a, 08009 - Bartzelona). Erantsi zure eskaera, izen-abizenak eta NANaren fotokopia sinatu beharreko adierazpenari
6.- DATUAK ERABILTZEKO BAIMENA
Pribatutasun-politika honetan adierazitakoa jakinda eta horrekin ados egonda, zure datuak bidaltzearekin batera beren-beregiko baimena ematen diozu MERKAL CALZADOS S.L.ri zure borondatez eman dituzun datu pertsonalak erabiltzeko. Zure ustez, datu horiek egokiak dira helburu horiek gauzatzeko, eta ez dira gehiegi edo desegokiak, klausula honetan adierazi zaizun helburuaren arabera. Aldi berean, bidali dituzun datuak zehatzak direla adierazten duzu, eta horiek aldatzen badira, ahalik eta epe laburrenean jakinarazteko konpromisoa hartzen duzu.
7.- CURRICUMULEN BILKETA
Gurekin lan egin nahi baduzu, hartu kontuan MERKAL CALZADOS S.L.k bere webgunean curriculumak biltzeko zerbitzua eskaintzen duela. Aipatutako curriculumetan agertzen diren datu pertsonalei dagokienez, jakinarazi nahi dizugu horiek bidaltzearekin batera MERKAL CALZADOS S.L.ri beren-beregiko baimena ematen diozula datu horiek edo etorkizunean eman ditzakezunak erabiltzeko, MERKAL CALZADOS S.L.ko langileak hautatzeko prozesuetan zu kontuan hartzeko asmoz. Zure datu pertsonalak eta profesionalak sozietateko langileak hautatzeko gaur egungo edo etorkizuneko prozesuetan zu kontuan hartzeko baino ez dira erabiliko.
Zure curricumula bidaliz gero, bidali dituzun datuak aldatzen badira, MERKAL CALZADOS S.L.ri jakinarazteko konpromisoa hartuko duzu, datu horiek behar bezala eguneratuta egon daitezen.
Bidalitako datuak edozein unetan ikusi, aldatu eta ezezta ditzakezu, zure NANaren fotokopia daraman gutuna 5. puntuan adierazi den helbidera bidaliz.