MERKAL CALZADOS, VIVARTE taldeko kide da. Frantzian, Espainian eta Suitzan 4.000 saltoki baino gehiago eta 24.000 langile ditu. Nazioartean oso ezagunak diren markak saltzen ditu; hala nola, Naf Naf, Chevignon, Kookaï eta Caroll. Marka horiek saltzeaz gain, Espainian
MERKALek oinetakoak eta osagarriak saltzen dituen 57 dendako FOSCO sarea du, baita duela gutxi estreinatutako 30 saltokiko CÓCTEL arropa sarea ere.
MERKALek 1989. urtean inauguratu zuen lehen denda Bartzelonako Igualada udalerrian. Espainiara iritsi zenean, oinetakoak saltzearen inguruko kontzeptu berria ekarri zuen. Izan ere, ohiko zapata dendetan ez bezala,
MERKALen bezeroak libre ibil zitezkeen korridore guztietan. Produktu guztiak ikusgai zituzten; beraz, nahi zituztenak aukeratu eta probatu ostean, zuzenean ordain zitzaketen. Hasieratik,
MERKALen helburua familiako kide guztientzako produktu-sorta zabala eskaintzea zen, prezio txikietan, baina kalitate ona bermatuta.

Katalunian eta Euskal Autonomia Erkidegoan hedatu ostean, Espainiako beste inguru batzuetan ere dendak inauguratu zituen, batez ere, Levanten eta erdialdean. Lehen etapan,
MERKAL dendak hiriguneetan eta bide nagusien ondoan kokatzen ziren, eta normalean ez zuten 350 metro koadro baino gehiago izaten.
Urteek aurrera egin ahala, gero eta merkataritza gune gehiago zeudenez,
MERKALek denden kontzeptua egoera berrira egokitu zuen. Barneko espazioaren erakargarritasuna indartu zuen, eta azalera handiagoko lokalak aukeratu zituen, batzuk 1.000 metro koadro baino gehiago ere badituzte produktuak erakusteko.
Gaur egun, sei urtean baino gutxiagoan denda kopurua bikoiztu ondoren, penintsulako Espainiako probintzia guztietan aurki daitezke
MERKAL saltokiak, eta duela gutxi Kanariar Uharteetara ere iritsi dira. Tenerifen bi denda ireki ditu eta beste bat Kanaria Handian.
Etengabeko hazkunde horri esker,
MERKALeko langile-taldea mila pertsonak baino gehiagok osatzen dute, Bartzelonan zerbitzu zentralean dauden ia 50 lagunak kontatu gabe (kontabilitate, mantentze, informatika, giza baliabideen, salmenten administrazio, hedapen, inbentario edo kudeaketaren kontrolaren sailetan).